XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) sekulako elurtea izan genuen.

Eta eskuetako minez nigarrez etxeratu nintzen egun hartako eguerdian, bazkaltzen ari ginela, ea askatu genuen txoriaz gogoratzen nintzen galdetu zidan aitak.

Baietz erantzun nion, ez zitzaidala askatu izana inoiz damutu, ondo ikusi eta ikasia nuela txoriek askatasunean bizi behar zutela.

Baietz, baina askatasunaz gain, babesa eman behar diegula maite ditugunei, eta egun hartan txoriak gaizki ibiliko zirela, jana ezin aurkiturik.

Bion artean balkoiaren zatitxo bat elurrez garbitu genuen.

Bertan platertxo bat jarri genuen ogi apurrez, eta oraindik bota gabe neuzkan kardabera-haziz beterik.

Berehala hasi ziren txoriak azaltzen.

Aita lanera joan zen, baina nik arratsalde osoa pasatu nuen txoriei jana eta edana ematen.

Iluntzen hasi zenean alde egin zuten txoriek, lotarako lekuaren bila.

Etxeko leihoak iriki nizkien, baina ez ziren sartzera ausartu.

Aitak pozik aurkitu ninduen etxeratu zenean.